KRISIA. Edozein momentu eta lekutan entzuten eta aurkitzen dugun hitza da: krisia. Munduan zehar zamalkatzen duen Apokalipsiko beste zaldun mamua ote?. Ez, ez dago mamurik. Krisia erreala da eta erantzule zuzenak ditu, izen eta abizenekin: urtero Davosen (Suitza), wiski eta topa artean, biltzen direnak haien arteko ez erasotzeko ituna berregiteko; Bildenbergeko taldekoak, zeinek koktail artean, beren “irletan”, munduko jarduera ekonomikoa berrikusten dute, beren manupetik ez eskapatzeko; Trilateraleko taldekideak, zeinak Kasinoko “ohikoak” izaki, haien kontrako neurririk ez dira hartzen, langileak kaleratzen dira, ordea.
Beren etxe-txalet-jauregi-gaztelu eraiki zuten beren lehenengo klaseko lurzoruan, eta behia herri basora, komunala, atera zuten; eraitsi zuten, ia sikatu arte, eta orain, “handik pasatzen” garenoi eskatzen digute beren behiari bazkatzeko eman diezaiogun eta amankomunaren higadurak konpon ditzagun, zeren eta onuragarria izango den guztiontzat.
Kapitalismoak, gizarteko ehun guztiak kutsatu dituen minbizi ugalkorra da eta bere berreskurapena, edo birfundazioa, saiakera antzua da, amildegi berberara eramango gintuen eta.
Egin behar dena zelula berriak, funtzio desberdinak egiteko gauza direnak, ehunak berreskuratzeko taiutu eta etengabeko eran gauza diren “zelula amak”, txertatzea da; beti izan dira gurekin, eta egun beraien ahalbide dugun ezagupena handiagoa da. Lan proiektu bati buruz pertsonen batasuna da, non langileak bere buruko onena jartzen duen, langileak berak merezí duelako baita Gizarteak, lan-fruituaren jasotzaileak, ere.
Autogestioa da. Gizarteko lan kooperatiben egitura, non gizakiak, beste gizakiekin, bizikidetasunean Gizartea eraikitzen duen, bere oinarrizko beharrak asetzeko eginak, eta ez behar artifizialak sortzeko, kapital edo gauzen pilaketaren zerbitzuan.
Banka publiko bat da, Aurrezki kutxen bidez, kasu, banka pribatuaren konplejatu eta neurrigabeko handinahia orekatzeko, beraiena zelakoan gure diruarekin “jokatu” ez duenak, gure aurrezkien % ehuna bermatzen duenak, gure dirua “fiskal paradisuetan” gorde ez duenak, gure diruarekin espekulatzen ez duenak, gizakiaren oinarrizko beharrak asetzera bideratuak finantzatzen dituen proiektuak baizik, hala nola lanabesak berritzeko eta gure inguru físiko nahiz soziala, gure habitat, hobeki ezagutzeko, oinarrizko ikerkuntza laguntzen duenak, eta aurrera, beti aurrera, gero eta gizatiarrago etorkizunerantz abiatzen gaituenak.
Krisiaren alde okerrenak gehien pairatzen ari direnak langileok gara; hala eta guztiz ere Gobernuaren dirulaguntza ekonomiko nahiz legala jasotzen ari direnak bankuak eta dirudunak dira; eta orain, ekonomía errealaren jabeen txanda da, lantegien jabearena; Enplegu Erregulazio Expediente (EEE) bat bestearen atzetik ari dira aurkezten eta langileak kaleratzen. Horri gaineratu behar diogu egoera zail hau konpontzeko langileen kaleratze oraindik merkeago izatea eskatzen dute enpresagizonek, horrela enpresen berregituraketa errezago eta azkarrago izango zaielakoan, denon mesederako gainera, omen. Baina ez dute sinesgarritasunik; izan ere, azken lan-erreforman kaleratze merkatu zuten eta, emaitzak ikusita, egundoko porrota izan dela onartu beharra dago. Gainera, errenta aitorpenetan (Nafarroako exenplua da) ikus daiteke langileek aitortu duten errenta, bataz beste, 22.200 € tan dago, profesional ekintzetakoa, berriz, 11.100 € tan dago, eta enpresari ekintzatakoenen errenta 8.400 € tan dagoela. Begibistan dago desoreka eta non ematen den iruzur fiskala. Beraz, langileek gara gehien ordaintzen dugunok eta ihes egiten den kapitala ez da langilearena. Krisia eragin ez dugunok ez dugu ordaindu behar; gure arteko elkartasuna areagotzea, hala nola gure klaseko kontzientzia berpiztean dago gure erronka eta eginkizuna.

No hay comentarios:
Publicar un comentario