martes, 30 de diciembre de 2008

ETSAI NAGUSIA ( El enemigo principal, en euskara)

Karlismoaren hastapenetan Liberalismoa zen etsaia. Urteak joan urteak etorri, beste “ismo” batzuk sortu ziren eta horrek, agian jendea nahastu zuen alde batetik eta bestetik, gurean haiengandik aldentzeko edo alderatzeko eragindako esfortzuak, gure kalterako izan ziren. Alde honetatik, apika, gure aitzindariek gu gaur baino errazago izan zuten: Liberalismoa zuten etsai nagusi.

Errealitatea, karlismoarena barne, bizitza bezalakoa da eta dakigun bezala, ez da dena txuri edo erabateko beltza izaten; horrela, mamiari, tximeletari, leial izateko, formen, lupuen, kuskuen iragankortasuna onartzeko prest izan behar dugu.

Horregatik, esfortzuak erabateko desberdintasun intelektual edo sentimentalean bilatzean baino beste erakunde sozial edo politiko batzuekiko, bidaideak akaso, praktikan, eguneroko lanean, jarri beharko dugu gure asmoa erreala bihurtzeko aukera emateko: gizarte, izenez duina, zeinean herritarrok, eskubidez, gure oinarrizko beharrak ase izatea eta horrela, bolondres eta berdintasun mailan, denon parte-hartze eta lanarekin, honetako giza ereduaren lorpena, mantenua eta hedapena lagun dezagun, bakoitzaren ahalmenen arabera.

Autogestio globala deritzogu honi (ez “globo”tik, gizakiak bere harreman sozialetan, arlo desberdinetan bizi denetik eratorria baizik): ez domeinu, lankidetza baizik; ez menpekotasuna, menpeartekotasuna baizik.

Hau da: desberdintasun bat bestaren atzetik sortzaileak diren Liberalismo eta Kapitalismoaren kontrakoa,zeinek praktikan, gure etsai nagusiak segitzen dute izaten, nahiz eta baten batek esatera eta idaztera ausartu, Liberalismoa elkarren onuraren bila salgai eta ondasunen trukaketan datzala.

Gihar bat ere mugitu gabe hori esatea odola izoztua duelako seinale da; izan ere ez da ba isiltzen lehenengo helburua etekinik handiena lortzea dela! Elkarren onura gertatzen bada, txalotzeko gauza izango da, baina ez du lehentasunik.

Gaur egungo egoera ikusita, non komunikabideek 77 milioi erbesteratu eta desplazatuen drama, hala nola 800 milioi pertsona gosez hiltzeko arriskuan daudenena, edota 2000 milioi baino gehiago miseria gorrian bizi direnena, pixka bat sikiera, islatzen duten egunotan, hori esatea ere, sarkasmo eta irain hutsa dela, esan beharrik ez dago.

Jarrera honek, oraindik bihotzaren taupadak sentitzen ditugunen partetik erantzun egokia merezi du; ez erantzun mimetiko bat, ez jende xumearen, herriaren, langileen kontra Liberalismoak eginiko eraso historiko eta jarraituaren isla hutsa, hau da, “odol eta suzko erantzuna”.

Horrela izanda, langileok berriro gure partetik odola jarri behar izango genuke eta kapitalistek, aldiz, boterea eta sua. Gure erantzunak elkartasunari lotuta egon beharra dauka; hurbil bizi garenon artetik hasi (nazionala, esan liteke), pixkanaka-pixkanaka urrun bizi den jendera zabaldu ahal izateko (nazioartekoa).

Merkatuko ustezko “ikusezinezko eskua” ez da taiutzen duen eskua, giza-ehuna urratzen duen atzaparra baizik.

Egun, Liberalismo ekonomikoari Neoliberalismoa deitzen diote, baina ene ustez berbera izaten jarraitzen du; pilaketa, espekulazio, alde bakarreko domeinu, natura eta gizakiaren hurrupatzaile irrika berberarekin jarraitzen du eta betiere lehen baino eskala handiagoan. Bere ondasunen pilaketa eta domeinu suntsitzailearen gogo-bizi asegaitza oraindik handiago izango balitz, aurrizkia aldatuko liokete?

Jakina da kapitalismoak gizaki eta naturarekiko mesfidantzan duela oinarri; bizitzeko nahikoa ez izatearen beldurrean; baina gutxieneko hori behin lortuta ere, gehiago behar du, fidatu ezinean jarraitzen baitu; aldi berean, .lortutakoaz harrotzen da, bidean eginiko sarraskiaz konturatu gabe.

Autogestio globalak gizakiaren oinarrizko behar fisikoak eta psikikoak asetzea bilatzen du. Guztion parte-hartze eta lanarekin berdintasun maila errealean (ez bakarrik legaltasun mailan), natura hondatu gabe, hala nola herritar bakoitzaren ahalmenak garatzea.
Hau da, bai, benetako elkarren onura.

Tutera 2008ko ekainaren 24an. Jesús Mª Aragón Samanes.

No hay comentarios:

Publicar un comentario